FELISA AKARREGI AGIRRE

FELISA AKARREGI AGIRRE

1 para volcadoFelisa Akarregi Bilbon jaio zen 1915ean eta bederatzi seme-alabetatik zortzigarrena izan zen. 20 urterekin, 1935ean, Fernando Zabala, senarra izango zuena, ezagutu zuen.

Fernando Eusko Alderdi Nazionalistako kidea izan zen. Gerra Zibila piztean, boluntario sartu eta soldadutza Rebelión de la Sal batailoian egin zuen. Felisak familiarekin Frantziara alde egin zuen gerrak irauten zuen bitartean. Fernando zauritu egin zen borrokaldian eta preso hartu zuten Santoñan. Bertatik, lehenik, Larrinagako kartzelara eraman zuten, eta ondoren, Burgoseko kartzelara. Bertan igaro zituen 7 urte heriotza-kondena gauza zezaten zain.

Aldi horretan, Felisa Burgosera joan zen laguna zuen familia batekin senargaiarengandik gertuago egon ahal izateko.
Kartzelan ezkontzea erabaki zuten, Fernando exekuzioaren zain zegoen bitartean. Hala ere, azkenean, zorionez, zigorra barkatu egin zioten.

Fernando Zabala 1943an atera zen kartzelatik, eta biek, Fernandok eta Felisak, azkenean elkarrekin bizi ahal izan zuten. Fernandok ingeniari gisa lana topatu zuen Zamorako herri batean. Geroago, itzultzea eta Bilbon bizitzea lortu zuten. Bost seme-alaba izan zituzten.
Iragana isilpean gordeta egon zen urte haietan. Fernandori eta Elisari ez zitzaien gustatzen Gerra Zibilean izandako gertaerei buruz hitz egitea.

Felisak beti oso argi izan zuen senarrari eta Gerra Zibilean preso egon ziren beste batzuei buruz gordeta zuen dokumentazioak zenbateko balioa zuen. Hil aurretik, 2013an, Sabino Arana Fundazioari entregatu zion hark gorde zezan.

“Dokumentazio hori gordeta eduki izan du berak beti, eta oso gertu, gainera (…) Berak beti argi izan du dokumentazioak zer nolako garrantzia duen; are gehiago, mina sentitzen zuen ezagutzen zuen eta galdu egin zen dokumentazioa (hirugarren batzuena adibidez) zela eta…”..

Pedro Zabalak, Felisa eta Fernandoren semeak, gurasoek bizi izandako gertaerak, nola igaro zuten garai hura eta ondoren iritsi zen diktadura kontatu dizkigu.

“Gizakia ez da gai memoria historikoa egiteko (…) Gizakiak ahaztu egiten du bere gaiak soilik interesatzen zaizkiolako, zuzenean eragiten dietenak (…) Historiak laguntzen dugu oinak lurrean izaten; hau da, historiari esker jakiten ditugu izan diren akatsak eta ondo egindako gauzak. Historia oso garrantzitsua da. Historia gara”.