EMAKUMEEN PROFILA

Lehenengo eta behin, ez dugu ahaztu behar emakumeen aurka eragindako errepresioari buruzko historiografiaren interesa duela oso gutxikoa dela eta, Mónica Morenok “La dictadura franquista y la represión de las mujeres” (Diktadura frankista eta emakumeen errepresioa)1 lanean aipatzen duen moduan, Frankismo garaian emakumeek jasandako errepresioaren ikerketa sistematikoa egin gabe dago. Ondorioz, ezin dugu biktima izandako emakumeen kolektibo homogeneoaz hitz egin. Errepresaliak jasan zituzten emakume haiengana gerturatu ahal izateko, garrantzitsua da biktima izandako emakume haien egoera eta esperientzia ugariak zein haien klase soziala, erlijio-sinesmenak eta/edo militantzia politikoa aintzat hartzea.

Lehenengo eta behin, nabarmendu beharrekoa da emakume guztiek galdu zutela erregimen berria ezarrita eta, haren ondorioz, guztiek jasan zutela kontrol moral eta sozial zorrotza. Emakume batzuk erregimen berriaren balioekin identifikatu ziren; haietako batzuk, gainera, emakumeen kontrola eta errepresioa egiteko eragile bihurtu ziren.

Zer delitu egin zuten frankismoaren pean errepresio politikoa eta morala jasan zuten emakumeek? Garaitutako emakumeak, arerio eta emakume gisa, Estatu frankistaren birsorkuntza moralaren eta sozialaren lana betetzeko oinarrizko helburu bihurtu ziren2.

30eko hamarkadan ezkontzarekin eta ugaltzearekin lotutako elizaren aginduak bete ez zituzten emakume errepublikanoak ziren estatuak jasandako gainbeheraren errudunak. Bestalde, Errepublika eta Gerra Zibilaren garaietan modu politikoan parte hartu zuten eta eremu publikoan bat-batean sartu ziren emakumeak zeuden. Eremu hura ez zen emakumezkoentzako egokia eta, horrenbestez, ordena tradizionala hautsi, eta sexuen bereizketan oinarritutako ordena morala hausten eta gainbehera izaten lagundu zuten. Emakume haiek guztiak ziren sexu-desbideratzearen eta gainbeheraren, sexu-rolak haustearen, heresiaren, iraultzaren eta indarkeriaren ikurrak.3

Emakume txar gisa identifikatzen zituen erregimenak emakume haiek. Horretarako, estereotipo sexistak eta konnotazio negatiboak erabiltzen zituen etengabe: individua, sujeta, extremista, alocada, roja mala, de carácter independiente, altanera, amancebada, infernal, atea, de dudosa moral, andrógina, fea, provocadora edo sabihonda (erradikala, kaskarina, independentea, hantustea, androginoa, zatarra, probokatzailea edo sasijakituna, besteak beste)4

Gure testuinguruan oinarritzen bagara, espetxeetan bi talde horietako presoak topa ditzakegu:

  • Borrokaldian edo ostean aktiboki parte hartu zuten errepublikanoak, komunistak, anarkistak, sindikalistak, feministak, nazionalistak; izan ere, beren ideiek ez zeukaten lekurik erregimen berri eta errepresiboan. Hori izan zen Teresa Verdes, Delia Lauroba, Itziar Múgica, Bitxori Etxeberria eta beste hainbaten kasua.

  • Emakumeak, alargunak, umezurtzak; inolako mantenurik gabeak eta lan egiteko inolako aukerarik ez zutenak, “gorrien senitarteko” izatearren edo bando errepublikanoarekin loturaren bat izatearren umilduak. Emakume horien atxiloketak xantaia egiteko edo beren familiartekoak zigortzeko baliatzen zituzten, edo, batzuetan, “beren gizonak geldiarazten” jakin ez izana egozten zieten. Hori dela eta, emakume asko espetxeratu zituzten, urteetan zehar, akusazio zehatzik gabe.

Emakume horiek bizi izan zuten egoera larri hura are umilgarriagoa eta mingarriagoa izan zen seme-alabak zeuzkaten ama presoentzat; izan ere, beste senitartekorik ez zeukatenez beren seme-alaben kargua uzteko, erregimenaren kargura nola hazten ziren ikusi zuten, gero erregimenaren oinarriko ideologiarekin bat zetozen familiek adoptatzeko. Seme-alaba horiek, kasu askotan, ez zituzten beren amak berriro ikusi

foto grupo


“Represión, Resistencias, Memoria: Las mujeres bajo la dictadura franquista” lanean. Mary Nash (ed.). Comares Historia. Granada, 2013.
Moreno, Mónica “Represión, Resistencias, Memoria: Las mujeres bajo la dictadura franquista” lanean. Mary Nash (ed.). Comares Historia. Granada, 2013.
Jolly, M. “Las violencias sexuadas de la Guerra Civil española: paradigma para una lectura cultural del conflicto”. Historia Social, 61, 2008, 95. or.
Sanchez, P. “Individuas de dudosa moral. La represión de las mujeres en Andalucía (1936-1958). Bartzelona: Editorial Crítica, 2009.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.