HISTORIA

TESTUINGURU HISTORIKOA

Gerra Zibilean bando frankistak izandako garaipenaren ondorioz sortu zen gizarte berriak rol umilgarria zuen gordeta emakumeentzat; izan ere, Gerra Zibilaren aurretik eta gerra garaian nagusi zen rol tradizionalean ixtera behartu zituen..

Ezin dugu ahaztu Errepublika garaian emakume guztiek ez zutela hautsi haien genero tradizionalaren rolarekin; beren senarren emazte izan eta etxeko lanetan sartuta egon behar zuten, gizartea sexuan, “etxeko aingeruen” emakumezko ereduetan edo “emazte perfektuan” oinarrituta zegoelako. Ondorioz, emakumezkoen nortasun-ezaugarrien abiapuntuak natura eta ugalketako ezberdintasun sexual biologikoa ziren.

Gerra amaitzean, emakumeek berdintasunerako bidean irabazitakoa galdu zuten: II. Errepublikan tramitatutako 1932ko dibortzioari buruzko legea indargabetzea, eskola mistoa debekatzea, sexu-errepresioa (ezkontza aurreko birjintasuna zigortu egiten zen; komentura edo kartzelara eramaten zituzten), ezkontza zibila debekatzea, etab. Gai batzuetan irabazi zuten arren, ez dugu ahaztu behar emakume guztiek ez zituztela eskubide horiek eta ugariak zirela eskuinaldetik zein ezkerraldetik egindako erresistentziak. Bi bandoetako bakarrak ere ez zuen eredu tradizionalarekiko hausturarik ekarri. Hezkuntza mendeko emakumeak lortzeko tresna zen, alegia, etxean egon ohi zirenak eta eliza katolikoaren arauen arabera ereduzkoak zirenak; mutil eta nesken gaiak eta edukiak desberdinak ziren, “beren desberdintasun historikoak eta biologikoak kontuan hartuta”.

Eredu berri hori ezartzeko, erregimenak garbiketa soziala egin zuen, eta emakumeak ez ziren oraingoan ere salbuespen izan; hainbat modutara egin zuen. Emakumeenganako errepresioa, lehenengo gerraostean, gogorra izan zen. Emakume asko kartzelatu egin zituzten; askotan, pilaketa- eta gainpopulazio-baldintzetan. Euskadin, kasurik ezagunena, Saturrarango kartzelakoa da. Emakumeen egoera soziala erregimen osoan bera izan ez bazen ere, berenganako errepresio-baldintzarik gogorrenak gerraostean izan ziren, 1939tik 1949ra bitartean. Aldi horren amaieran, 1949an, indultu partziala izan zen, eta 13.000 pertsonarengan izan zuen eragina. 3.000 pertsona ingururi askatasuna eman zieten, besteak beste, emakume askori. Bestalde, erregimen frankista nazioarteko legitimitatea eskuratzen hasi zen: 1948an, Frantziak mugak berriro ireki zituen eta 1950ean Espainia Ameriketako Estatu Batuetako Marshall Planaren onuradun izan zen. Bermatuta zegoen mendebaldeko herrialdeen aintzatespena, eta horrek zigorgabe utzi zuen emakumeek aldi horretan jasan zuten eskubideen urraketa, justu gizateriak, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bidez, aurrerapauso handia eman zuen une historiko berean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.