HASIERA

EMAKUMEEN OROIMENEAN: EUSKAL EMAKUMEAK, GERRA ZIBILAREN ETA DIKTADURAREN BIKTIMA

GERNIKA

Emakumeak ez ziren eskubide-urratze mota horietatik salbuetsita geratu, baina haien kasuan, sexua zela eta, urraketa horiek beste era bateko itxura hartzen zuten. Lehen aipatutako urratze horiez gain, emakumezkoek gizateriaren aurkako delitutzat* jotako urratze espezifikoak jasan zituzten, emakumeek gatazketan zein gatazka ondorengo etapetan jasaten duten genero-indarkeria espezifikoa barne.

Oro har emakumeen historiarekin gertatu ohi den moduan, emakume haien historia ezkutatu eta isilarazi izan dute. Espazio birtual honen bidez, gerraostean, 1939. eta 1949. urteen artean, beren sexua zela eta, errepresioren bat eta giza eskubideen urraketa jasan zuten euskal emakumeen errealitatea ezagutzera eman nahi dugu Memoria berreskuratu eta aintzatetsi ditzaten lagundu nahi izan dugu. Historiaren zati bat berreskuratu, ezkutuan egon dena: emakumeek bizi izandakoa.


*Nazioarteko Zigor Auzitegiko Erromako Estatutuaren arabera (2002ko uztailetik ari da lanean), gizateriaren aurkako krimenak dira honako hauek: bortxaketa, sexu-esklabotasuna, prostituzio behartua, antzutze behartua edo “larritasun konparagarriko beste sexu-abusu batzuk”, horiek erasoaldi orokortuaren edo sistematikoaren baitan gertatzen direnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.