MEMORIA

Azken urteotan, aurrerakuntzak izan dira lege-arloan, giza eskubideen indarkeria masiboen biktimen aintzatespenaren inguruan.  52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituena; Memoria Historikoaren Lege izenez ere ezagutzen da. Hori da biktimen eta biktimak ordezkatzen dituzten elkarteen demandek jaso duten erantzun instituzionala. Euskadin sortu berri den Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua (2014ko abendua) aipatu behar dugu; beste bultzada bat da, giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko politika publikoen diseinuan, sustapenean, garapenean eta betearaztean.

Bestalde, sozietate zibilean (memoria historikoaren inguruko elkarteak) eta eremu akademikoan, azken urtean hainbat ekimen ari dira egiten (ikasketak, ikerketak etab.), eta, horrela, hasi dira Gerra Zibilarekin eta hainbat kolektiborenganako errepresio frankistarekin lotutako gertakariak argitzen. Proiektu honen helburuaren inguruan, esate baterako, ikerketa batzuk egin dira, emakumeek Euskadin Gerra Zibilean eta gerraostean bizi izandako egoerari buruzkoak. Nabarmentzekoak dira, bereziki, Mutrikuko Saturrarango emakumeen kartzelari buruz egindako ikerketak (ikus bibliografia).

Hala ere, lege-esparruaren zirriborro labur horrek ez du balio izan gaur egun arte biktimen memoria erreparatzeko, eta ekimen pribatuek –zalantzarik gabe aurrerapausoak dira errepresio frankistaren biktimek jasandako kalteak aintzatesteko bidean– ekintza isolatu izaten jarraitzen dute, gizartean ez dute inpaktu nahikorik.

Egoera hori are larriagoa da Gerra Zibilean eta gerraostean kalteak jasan zituzten emakumeen kasuan; aintzatespen urria jaso dute, bai emakumeek eurek, bai amarengandik urrundu zituzten seme-alabek. Kolektibo horren sufrimendua isilarazi egin dute, ezkutatu eta ikusezin jarri baitituzte.

Beraz, esatea dago, gaur egun, biktima horiek eta beren familiartekoek bizi izandako errealitatearen ezagutza eta horien aintzatespena oraindik euskal gizartean konpondu gabeko arazoa dela. Proiektu honen bidez, aurretik egin diren beste ahalegin batzuekin batera, egoera honetan eragina izatea dugu helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.