TESTIGANTZAK

MÓNICA CARRIÓN GARCÍA

 

Mónica Carrión García 1923ko maiatzaren 3an jaio zen Coleman de Orejan (Madril). Sei neba-arreben artean gazteena da nahiz eta zaharrenetako bat ez duen inoiz ezagutu bera jaio aurretik hil baitzen. Haurtzaroa herrian eman zuen, bereziki aita herriz-herriko salmentan laguntzen eskolara joaten baino. Bertan urte pare bat eman zituen non irakurtzen larri ikasi zuen. Herriak emakumeei eskaintzen zien bizitza gustuko ez zuenez, 11-12 urteren bueltan Colmenar utzi eta Madrilera joan zen ahizpa zaharrenaren etxera, ilobak zaintzen laguntzera.

Madriden zegoen bitartean gerra hasi eta hamaika pasadizoz betetako garai gogor bat bizitzea tokatuko zaio. Behin, olio razioa jasotzera joan behar zuen tokian bonba batek eztanda egin zuela gogoratzen du, zorionez bizilagun batek beste toki batean ere emango ziotela esan zion eta hara joan izanak bizitza salbatu zion. Gehiago irakurri…

 

FELISA AKARREGI ARREGIA

 

1 para volcadoFelisa Akarregi Bilbon jaio zen 1915ean eta bederatzi seme-alabetatik zortzigarrena izan zen. 20 urterekin, 1935ean, Fernando Zabala, senarra izango zuena, ezagutu zuen.

Fernando Eusko Alderdi Nazionalistako kidea izan zen. Gerra Zibila piztean, boluntario sartu eta soldadutza Rebelión de la Sal batailoian egin zuen. Felisak familiarekin Frantziara alde egin zuen gerrak irauten zuen bitartean. Fernando zauritu egin zen borrokaldian eta preso hartu zuten Santoñan. Bertatik, lehenik, Larrinagako kartzelara eraman zuten, eta ondoren, Burgoseko kartzelara. Bertan igaro zituen 7 urte heriotza-kondena gauza zezaten zain.

Aldi horretan, Felisa Burgosera joan zen laguna zuen familia batekin senargaiarengandik gertuago egon ahal izateko.
Kartzelan ezkontzea erabaki zuten, Fernando exekuzioaren zain zegoen bitartean. Hala ere, azkenean, zorionez, zigorra barkatu egin zioten.
Gehiago irakurri…

 

MARIA SOLEDAD MORAL SANTA CRUZ “LA NAVARRILLA”

María Soledad Moral Santa Cruz, “la Navarrilla”, Patricio Moral Santa Maríaren eta María Nieves Santa Cruz Picoren alaba zen. Santurtziko Mamariga auzoan jaio zen 1882ko abenduaren 31n. Bere familiaren zati bat Nafarroakoa zen; hori zela eta, “los navarrillos” deitzen zieten hari eta ondorengoei.

León Aureliano Gutiérrezekin ezkondu eta Portugaletera joan ziren bizitzera; 7 seme-alaba izan zituzten: Antonio, Patricio, Mari Nieves, María, Laura, Aurelio eta Miguel. Ibaiadarren alboan bizi izan ziren eta María Soledad arrain-zaintzailea izan zen. Bere familiako hainbat kidek izan zituzten itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ofizioak.

Hainbat txostenen arabera, María Soledadek modu aktiboan hartu zuen parte 1934ko urriko iraultzan Portugaleten. Bere polizia-fitxan honako hau irakur daiteke: “pertsona iskanbilatsua, seme-alabak ordena-indarrekin liskarrak eragitera bultzatzen ditu”. Gehiago irakurri…

MIGUELA SÁEZ RAMILA

Miguela Sáez Ramila, jatorriz Villabuenakoa, 1905an jaio zen. Ezkonduta zegoen eta seme bat zuen; familiarekin batera, osaba-izeben etxean bizi izan zen. Ezer gutxi dakigu bere eguneroko bizitzaz, zereginez, interesez edo motibazioez.

Baina bere bizitza laburrean (1940an hil zen, 35 urte zituela), gerra jasateaz gain, gerraosteko aldia ere pairatu zuen. Gerraren amaiera izan beharrean, emakumearentzat espetxeratzea eragin zuen eta, handik gutxira, bere heriotza.

Miguela Sáez Ramilaren familia eta batez ere senarra errepublikaren aldekoak ziren, baina ez zuten afiliazio sindikal edo politiko zehatzik. Gehiago irakurri…

 

 


MARÍA TERESA VERDES

María Teresa Verdes, Emeterio Verdes Atxiricaren eta Manuela Elorriaga Mendietaren alaba, Bilbon jaio zen 1907ko apirilaren 29an.

Gazte zela hasi zen Verdes liburu-dendan lanean. Bilboko Posta kaleko familiako liburu-denda-inprenta zen.

EAJko eta Emakume Abertzale Batza*ko kidea izan zen.

Garaipen frankistarekin, erakunde ugari debekatu eta desegin zuten 1936an; haietako bat izan zen Emakume Abertzale Batza. Baina errepresioak, atxiloketek eta kartzelaratzeek preso zeudenen aldeko elkartasun-sareak bultzatu zituzten. Gehiago irakurri…

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.